Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Bi lagun atxilotu dituzte Lasarte-Orian, bikotekidea jotzea leporatuta
Atxilotuetako batek 23 urte ditu, eta 31 besteak.
Erredakzioa
Bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Lasarte-Orian bikotekideak jotzea egotzita: 23 urte ditu batak, 31 besteak.
Eztabaidan ari zirela masailekoa eman dio atxilotuak bikotekideari, eta hainbat alditan bultzatu du, bien semearen aurrean. Kalean jarraitu du eztabaidak, udaltzainek ikusi duten arte. Emakumearekin egon ostean, Ertzaintzari deitu, eta han bertan atxilotu dute 31 urteko gizona.
Emakumeak jakinarazi duenaren arabera, erasoak "ohikoak" izan dira azken hilabeteetan. Bikotekideak sakelako telefonoa sarritan begiratzen diola esan du biktimak, eta etxeko giltzak eta agiri ofizialak maiz kendu izan dizkiola.
Bigarren laguna taberna batean atxilotu dute. Ertzainei azaldutakoaren arabera, biktima erasotua izan da, eta aurreko gauean ere kolpatu egin zuen bikotekideak, kotxe baten barruan. 23 urteko gizonezkoa atxilotu dute ertzainek, udaltzainen egoitzan aurkeztu zenean. Aurrekariak ditu.