Gizartea -

Bartzelonan

Istiluekin amaitu da 'desobedientziaren' aldeko protesta

Milaka pertsona bildu ditu Bartzelonako manifestazioak "Desobedientzia 2014. Beraiek agintzen dute guk haien esana bete egiten dugulako. Geldi ditzagun Gallardonen legeak" lelopean.

Protestak 4.000 lagun inguru bildu ditu. Efe.
Protestak 4.000 lagun inguru bildu ditu. Efe.
Protestak 4.000 lagun inguru bildu ditu. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsonak parte hartu dute Bartzelona hirigunetik "desobedientzia"ren alde egindako protestan. Manifestazioa talde ezberdinek deitu dute, Kataluniako Parlamentuari 2011n egindako setioagatik auzipetutakoei elkartasuna agertzeko. Manifestazioaren amaieran istiluak izan dira.

Antolatzaileek ez dute protestaren ibilbidearen berri eman herritarren segurtasunaren legearen kontra daudelako. Manifestazioaren buruan "Desobedientzia 2014. Beraiek agintzen dute guk haien esana bete egiten dugulako. Geldi ditzagun Gallardonen legeak" zioen pankarta eraman dute.

Protestaren amaieran, eta Parlamentera bidean zihoazela, zenbait manifestarik Princesa kaleko banketxe bateko beirak apurtu, denda batzuetan pintadak egin eta zenbait edukiontzi erre dituzte.

Monarkiaren kontra, Madrilen

Madrilen, bestalde, pertsona bat atxilotu dute 25S Koordinakundeak Monarkia deuseztatzearen alde egindako elkarretaratzean.

Poliziak protesta ekidin du, Gobernuko Ordezkaritzak manifestazioaren berririk ez zuela argudiatuta.

Hala ere, ehunka pertsonak protesta egin dute ordubetez Kongresuaren inguruan, "Monarkiari xakea" lelopean eta "herriaren ahotsa ez da legez kanpokoa" oihukatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea