Gizartea -
Omenaldia
Uharte Arakilgo istripua gogoan, urteurrenaren atarian
Hildakoez gain, trenean zihoazen gainontzeko bidaiariak eta istripuaren lekura laguntzera hurbildu ziren herritarrak ere omendu dituzte.
Erredakzioa
Omenaldi xumea eta hunkigarria egin diete Uharte Arakilgo tren istripua pairatu zutenei; hildakoei, bizirik atera zirenei, zein erreskate lanetan lagundu zutenei.
Astelenean beteko dira 17 urte Uharte Arakilgo istripua gertatu zela, Euskal Herrian izan den tren-istripurik larrienetakoa.
Martxoaren 31a zen eta Aste Santua bukatzear zegoen. Bartzelonatik zetorren trena. 18 lagun hil ziren, eta ehun inguru zuritu. Istripuaren tokian loreak daude gaur.
18 biktimetatik 10 gipuzkoarrak ziren, hori dela-eta, igande honetako omenaldian Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia izan da-
Hildakoez gain, trenean zihoazen gainontzeko bidaiariak eta istripuaren lekura laguntzera hurbildu zirena herritarrak ere gogoan izan dituzte.
Gaurko egunez, urtero bueltatzen dira Uharte Arakilera. Meza batekin gogoratu dituzte bitimak. Zaila egiten zaie batzuei bueltatzea, baina urtero ere herriko bizilagunei emandako laguntza eskertzeko nahia sentitzen dute.