Gizartea -

Istripua

Mendizale bilbotar bat erreskatatu dute Huescako Pirinioetan

Ezbeharra igandean jazo zen, baina gaur goizera arte ezin izan dute gizonezkoa erreskatatu, eguraldi txarra dela eta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko mendizale bat politraumatismoekin erreskatatu dute gaur goizean Telera Haitzean, Huescako Pirinioetan.

Gizonezkoak erorikoa izan zuen igandean, 13:30 inguruan, emakume batekin batera gailurretik hurbil zela, eta, minaren minez, ezin izan zuen aurrera jarraitu.

Gertakariaz ohartarazita, Guardia Zibilak helikopteroa bidali zuen, baina eguraldi txarrak (behe-lainoa, elurra eta haizea) erreskatea zaildu zuen. 19:00etan lortu zuten bi mendizaleak topatzea.

Mendizale bilbotarrak hankan, aldakan eta sorbaldan zauriak zituela ikusita, eta hotzaren ondorioz hipotermiak jota egon zitekeela jakinda, guardia zibilekin zihoan medikuak erreskatea azkar egitea agindu zuen.

Haize-ufada gogorrak zirela eta, ezin izan zuten erreskatea burutu, baina mendizalea leku babestuago batera eraman zuten, esku-ohe batean. Kanpin-denda bat jarri zuten bertan eta edari beroak, janaria eta lo egiteko zakuak eraman zizkieten bi mendizaleei.

Gaur goizean, 07:15 inguruan, Guardia Zibilaren helikopteroak haiengana heltzeko modua izan du, eta bi mendizaleak Huescako San Jorge ospitalera eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Erreskateak mendian Mendi albisteak gaur Zer gertatu da Aragoin? Zer gertatu da gaur Aragoiko Pirinioetan?