Gizartea -
Datu estadistikoak
Espainiako ikasleak, Europako okerrenetakoak egunerokoak ebazten
Matematiketan, irakurketan eta zientziatan gertatu bezala eguneroko arazoak konpontzeko ahalmenetan ere europear mailatik behera daude.
Erredakzioa
15 urteko Espainiako ikasleek egunerokoak ebazten Europako okerrenetakoak direla jakinarazi du OCDE erakundeak egin duen ikerketak. Abenduan agitaratuako txostenean matematiketan, irakurketan eta zientziatan ere azken postuetan daudela argitu zuten.
Ikasleen Nazioarteko Ebaluazioak (PISA 2012) bildutako datuek Espainiako ikasleek egunerokoak ebazten 477 puntu eskuratu dituztela esan du. Europako bataz besteko media 500ekoa da eta Finlandiak lortu du emaitza altuena, 523 punturekin.
Gainera, Espainiako % 28,5 ez da gai eguneraoko arazoei aurre egiteko 28 herrialde ezbedinen artean gauzatutako media % 21,4 denean.
Arazoak bikain konpontzen dituzten espainiarrak % 7, 8 dira OCDEko bataz bestekoa baino gutxiago, % 11,4.
Datu hauekin Espainiak 29 postua betetzen du, 44 parte hartzailetik. Eta 23. postua OCDEko 28 herrialdeak kontuan hartzen baditugu.
Txostenak adierazitakoaren arabera Espainiaren alboan (477) Polonia (481), Eslovakia (483), Eslovenia (476), Serbia (473) eta Kroazia (466) daude. Hala ere Suedia (491), Portugal (494), Alemania (509) eta Frantzia (511) bezalako herrialdeen azpitik aurkitzen dira.
Espainiak lortutako puntuazioa 2koa da, 6 puntuko mailan. Horrek 15 urteko ikasle bat inoiz egon ez den hiri batean errepide mapa batean distantzia laburrena duen bidea aurkitzeko gai dela adierazten du ibilbide hori txartel merkeena erosi eta trena eta autobusa partekatu behar dituenean. Hala ere sailtasunak izango ditu garraiobide bat galtzen badu.
Eguneroko aparailu elektroniko konplexuak erabiltzeko ere zailtasunak ditu: mp3ak, aire egokituaren edo berogailuaren termostatoa, robot xurgagailua, etab.
Emaitza honetan ia ez da ezberdintasunik nabari mutilen eta nesken artean.