Gizartea -
Castro
Kontxako lau bandera 30.500 euroren truke
Jon Loroño enpresaburuak lortu ditu enkantean. Arraun klubak 100.000 euroko zorra pilatu du.
Erredakzioa
Castro Urdialesko Arraun Klubak lortutako Kontxako banderak (lau guztira) enkantean jarri dituzte ostiral honetan Kantabriako herri horretako epaitegietan. Jon Loroño enpresaburua izan da lortu dituena, 30.500 euroren truke.
Arraun klubak 100.000 eurotik gorako zorra pilatu du kirol medikuntzako enpresa batekin. Zorraren erdia dagoeneko kitatu dute, diru-laguntzak eta abalak bahituz.
Castrok 2001, 2002, 2006 eta 2008. urteetan irabazitako banderak jarri dituzte enkantean eta 18.900 eruoan hasi da.
Jon Loroño enpresaburuak banderak herriaren esku uzteko asmoa duela nabarmendu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea