Gizartea -

42.391 dira guztira

EAEn % 6,3 igo da dependentzia duten pertsonen kopurua

Dependentzia duten 19.727 pertsona Bizkaian bizi dira, 16.355 Gipuzkoan eta 6.309 Araban. EAEn, diputazioei dagokie Estatuko Dependentziaren Legea aplikatzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn 42.391era heldu da dependentzia izan eta diru-laguntzaren bat jasotzen dutenen kopurua, % 6,3 egin du gora iaztik.

Legebiltzarrean emandako erantzun baten arabera, EAEn dependentzia duten pertsonetatik, 19.727 Bizkaian bizi dira, 16.355 Gipuzkoan eta 6.309 Araban.

EAEn, diputazioei dagokie Estatuko Dependentziaren Legea aplikatzea, eta diputazioak dira, izan ere, alor horretara lotutako zerbitzuak diruz mantentzen dituztenak.

2014ko martxoaren 1era arte, 87.708 pertsonak eskatu dituzte Dependentzia Legeko diru-laguntzak.

Horietatik, 85.113 eskari aztertu dituzte, eta 17.876 ez dituzte onartu (Arabako datuak faltan). Dependentzia duten 18.591 pertsonari dependentzia oso latza (III mailakoa) aitortu diete, 23.318ri dependentzia latza (II mailakoa) eta 25.328ri dependentzia arina (I mailakoa).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea