Gizartea -

Ezbeharra

Anoetako txirrindulari bat hil da Arriben, eroriko baten ondoren

11:49an izan da ezbeharra. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, txirrindularia lurrera erori da eta buruan kolpea hartu du. Tokian bertan hil da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txirrindulari bat hil da gaur goizean Arriben, Nafarroan, lurrera erori eta buruan hartutako kolpearen ondorioz. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, hildakoa 64 urteko anoetarra da.   11:49an izan da ezbeharra, NA-1300 errepidean. Hildakoa beste bi txirrindulariekin batera zihoan. Foruzaingoaren lehen ikerketen arabera, 25,2. kilometroaren parean ibilgailu bat errepidera sartzen hasi da, beste biek ibilgailua ondo saihestea lortu dute, baina hirugarrenak ez eta lurrera erori da.

Gizonezkoak burezurreko traumatismoa izan du eta bertaratutako medikuak gizona suspertzen ahalegindu badira ere, zein izan dute ezer egin eta tokian bertan hil da.

Foruzaingoak ikerketa zabaldu du istripuaren zergatiak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa