Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Emakume bat hil du ustez senarrak, Jerezen
42 urteko emakumea goizaldean hil da, eta senarra bere buruaz beste egiten saiatu da.
Erredakzioa
42 urteko emakume bat hilda aurkitu dute goizaldean Jerez de la Fronteran (Cadiz), indarkeria zantzuekin, ikerketa abiatu duten iturriek esan dutenez. Antza denez, senarrak hil du, eta, ondoren, gizona bere buruz beste egiten saiatu da.
03:30ean jazo da hilketa, Jerezeko Garganta de Buitreras kalean.
Ikerketaren arabera, gizonak atzo gauean senar-emazteak bizi ziren etxera bueltatzean hil zuen, ustez, emakumea. Haur txiki baten ama zen.
Jerez de la Fronterako Udalak abian jarri du emakumeen aurkako indarkeriaren protokoloa, eta dolu ofiziala ezarri du.
Emakumearen gorpua Cadizko auzitegiko institutu anatomikora eraman dute, autopsia egiteko.