Gizartea -

Polizia-operazioa

Misilak egiteko Iranera materiala bidaltzen zuen taldea desegin dute

Guardia Zibilak hiru herritar espainiar eta irandar bat atxilotu ditu, armamendura bidera daitezkeen makinak, informazioa eta teknologia Iranera bidaltzen saiatzeagatik.

Guardia Zibilaren operazioa. Argazkia: Efe
Guardia Zibilaren operazioa.
Misilak egiteko Iranera materiala bidaltzen zuen taldea desegin dute

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak lau lagun atxilotu ditu (hiru herritar espainiar eta irandar bat) ustez misilak egiteko erabil daitezkeen makinak, informazioa eta teknologia, enpresa sare baten bitartez, Iranera bidaltzen saiatzea leporatuta.

Guardia Zibilak prentsa-agiri batean azaldu duenez, atxiloketak Bartzelonan, Tarragonan eta Palman izan dira. Atxilotuei erakunde kriminaleko kide izatea, erabilera bikoitzeko materialaren trafikoa eta dirua zuritzea leporatzen diete.

Makinez gain, ustezko gaizkile sare horrek informazioa eta teknologia (planoak eta ingeniaritza proiektuak) helarazi nahi zizkieten irandarrei, Guardia Zibilaren arabera.

Makina batzuk legez kanpo sartu omen zituzten Espainiako Estatuan, gero Iranera bidaltzeko. Makina horiek misilen estalkiak ekoizteko eta uranioa aberasteko prozesuan erabiltzen den gas zentrifugadoreetan erabiltzen dira.

Kontuan izan beharra dago, Irango programa nuklearra medio, isun eta muga gogorrak daudela bertara esportatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea