Gizartea -

Tratu txarrak animalien aurka

Hiru hilabeteko kartzela zigorra txakur bat leihotik jaurtitzeagatik

Caceresen animalia seigarren solairutik jaurti zuen gazteak 2.700 euro ordaindu beharko dizkio txakurraren jabeari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cacereseko epaile batek hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio txakur bat seigarren solairutik behera jaurti zuen gazteari. Horretaz gain, 2.700 euro ordaindu beharko dizkio txakurraren jabeari; 700 euro jabeak hori ordaindu zuelako txakurra erosteko, eta 2.000 euro eragindako kalte moralak oraintzeko.

Animaliari tratu txarrak ematea egotzita zigortu dute, eta prozesu judizialaren gastuak ere bere gain hartu beharko ditu akusatuak.

2013ko ekainaren 29an gertatu zen guztia. Epaileak zigortu duen gaztea, A.G.P., Cacereseko Argentina kaleko etxebizitza batera heldu zenean, txakurraren jabea, Miguel Ángel Parra, eta aurretik akusatuaren neskalaguna izan zena aurkitu zituen bertan, eta haiekin eztabaidatu ostean, txakurra leihotik behera jaurti zuen, seigarren solairutik.

10 hilabeteko bulldog frantziarra Caceresko albaitaritza ospitalera eraman zuten, eta bertan hil egin zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea