Gizartea -

Ezbeharra

Motor-gidari bat hil da Lizartzan, errepidetik aterata

Ezbeharra 18:00etan izan da, GI-2135 errepidean, eta, oraingoz, ez da istripuaren arrazoia ezagutu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor-gidari (26 urte ditu) bat hil da arratsaldean, errepidetik aterata, Lizartzan (Gipuzkoa), Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 18:00etan izan da, GI-2135 errepidean, eta, oraingoz, ez da motorra errepidetik ateratzeko arrazoia ezagutu.

Bertaratu diren medikuak motor-gidaria suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea