Gizartea -

Lapurreta saiakera

Langile batzuek bertan behera utzi dute lapurreta saiakera bat

Legutioko lantegi bateko langileek lapurreta bat eragotzi eta saiakeran parte hartu zuten lau kideetako bat atxiki dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legutioko enpresa bateko langileek lapurreta saiakera bat eragotzi zuten atzo eguerdian euren lantegian. Lau lapur bertan zegoen materiala eramaten saiatu ziren.

Langileek lantegitik aluminiozko materiala eramaten ari ziren hainbat lagun ikusi zituzten. Susmagarriei kargu hartu ostean, lapurrek furgoneta batean ihes egin zuten, baina langileek haietako bat harrapatu eta atxiki zuten, Ertzaintzaren patruila bat iritsi arte. Agenteek hura identifikatu eta preso eraman zuten. 19 urteko gizonezko bat da, eta aurrekari polizialak ditu.

Poliziak furgoneta bilatzeko lanei ekin zien jarraian, baina oraingoz ez dute aurkitu. Nolanahi ere, Ertzaintzak ikerketa abiatu du, furgoneta bilatu eta gainerako lapurrak identifikatu eta atxilotzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea