Gizartea -
Desagerpena
Iñaki Garciaren autopsiak ez du indarkeria arrastorik erakutsi
Donostiako gaztearen gorpuak ez zuen kolperik, eta bihotz eta biriketako arazoren bategatik hil zen.
Erredakzioa
Igande eguerdian Urumea ibaian aurkitu zuten Iñaki Garcia gaztearen gorputzari autopsia egin diote. Duela bi aste desagertu zen gaztea, martxoaren 23an Astigarragan, lagun talde batekin sagardotegian afaltzen egon ostean.
Iñaki Garciaren gorpuak ez du biolentzia arrastorik eta beraz bere heriotza ez zen indarkeriaren ondorio izan. Autopsiak argitu duenez gaztearen gorpuak ez zuen kolperik, eta bihotz eta biriketako arazoren bategatik hil zen.
Igandean aurkitu zuten 34 urteko donostiarraren gorpua Urumea ibaian.
15 egun zeramatzan desagertuta. Astigarragako sagardotegi batean ikusi zuten azkenaldiz eta harrezkero Ertzaintzaren erreskate taldea eta bere lagunak ingurua miatzen ibili ziren.
Azkenean, igande goizean aurkitu zuten gorpua uretan, esan bezala, biolentzia arrastorik gabe.