Gizartea -
Lasarte-Oria
Gizonezko bat kartzelan sartu dute, bikotekideari eraso egiteagatik
Biktimak hilda zegoen itxura eman zuen ustezko erasotzaileak ibilgailuaren kapotaren gainean arrastatu ostean.
Erredakzioa
Gizonezko bat (35 urte ditu) kartzelan sartu dute, bikotekide sentimentalari eraso egitea eta autoarekin harrapatzen saiatzea leporatuta, Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Biktimak hilda zegoen itxura eman zuen ustezko erasotzaileak ibilgailuaren kapotaren gainean arrastatu ostean.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra igande goizalean izan den, Lasarte-Orian.
Biktimak salatu zuenez, hainbat lokaletan egon ostean, bikotekide sentimentalak harreman sexualak izatea proposatu zion etxean. Ezezkoa jaso ostean, gizonezkoak aurpegian muturreko bat eman zion, eta ibilgailuan sartzen saiatu zen, poltsan zuen diru-zorroa kenduta. Emakumeak ibilgailutik irtetea lortu zuen, eta, bikotekidea lekutik joatea ekiditeko, ibilgailuaren kapotan jarri zen.
Ustezko erasotzaileak ibilgailua martxan jarri zuen eta metro batzuk aurrera egin zituen, biktima kapotean zela, maniobrekin emakumea lurrera botatzea lortu zuen arte. Ondoren, harrapatzen saiatu zen, baina, lurrean zaurituta ikusi (biktimak hilda zegoen itxura eman zuen) eta gero, bertatik ihes egin zuen. Behin salbu egonda, taberna bateko bezeroen laguntza eskatu zuen, Ertzaintzari gertakariaren jakinaren gainean jarriz.
Emakumeak izan zituen zaurien ondorioz, Donostiako ospitalera eraman zuten. Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi zuen, ustezko erasotzailea harrapatzeko. Dirudienez, bikoteak zortzi hilabeteko harremana zuen.
Ordubete geroago, Ertzaintzak susmagarria atxilotu zuen, haren etxean. Gizonezkoak bikotekidearekin harremanik ez zuela esan zuen, eta homosexuala zela gaineratu zuen.
Atxilotua polizia-etxera eraman zuten beharrezko eginbideak egiteko, eta asteartean Donostiako emakumeen kontrako Indarkeria Epaitegiaren esku utzi zuten. Azken horrek kartzelan sartzea eskatu du.