Gizartea -

Heriotza

Gizon bat kiskalita hil da Ultzaman, adar batzuk erretzen ari zela

Senide batek aurkitu zuen etxera itzuli ez zela ikusita eta lehen ikerketaren arabera eroriko bat izan zuen.

Adarrak erretzeko erabili den sutearen hondakinak. Argazkia: EITB
Adarrak erretzeko erabili den sutearen hondakinak. Argazkia: EITB
Adar batzuk erretzen ari zela kiskalita hil da gizon bat Aizarozen

0:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

79 urteko gizonezko bat kiskalita hil zen atzo Aizarozen (Ultzama) Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Hildakoaren iloba batek aurkitu zuen gorpua etxera itzuli ez zela ikusita. Aurretik, adar batzuk erretzeko su bat egin zuten hildakoak eta bere anaiak.

Nafarroako emergentzia zentrora abisatu ostean mediku talde bat gerturatu zen heriotzaren lekura eta gizonaren heriotza egiaztatu zuten.

Lehen ikerketen arabera hildakoak erorkiko bat izan zuen eta horren ondorioz suak harrapatuta hil zen.

Nafarroako Medikuntza Institutura eraman zuten gorpua autopsia egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea