Gizartea -

Eztabaida

Gasteizko autobus geltokiari ez diote Adolfo Suarezen izena jarriko

Erabakia Gasteizko Bozeramaileen Batzordean aho batez adostu dute, PPren, EAJren, PSE-EEren eta Bilduren botoei esker.

Maroto: 'Autobus geltokiak ez du Suarezen izena eramango' (gazteleraz)

1:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko autobus geltokiak ez du Adolfo Suarezen izena eramango, hiriarena baizik, gaur Udaleko talde guztiek aho batez adostutako akordioaren arabera.

Erabakia Gasteizko Bozeramaileen Batzordean adostu dute, PPren, EAJren, PSE-EEren eta Bilduren botoei esker.

Gauzak horrela, Euskaltzaindia Plazan egongo den azpiegitura berriak ‘Gasteizko Autobus Geltokia’ izena izatea erabaki dute taldeek.

Geltokiaren izenaren inguruan eztabaida piztu zen, Javier Maroto alkateak ‘Adolfo Suarez’ izena jartzea proposatu baitzuen. Izenak jartzeko ahalmena du alkateak, baina erabakiak polemika handia piztu zuen Gasteizko Udalean.

Gaur, Marotok hitzarmena lortu izana goratu du, eta “umiltasunez” akordioa lortzeko lan egin duela azpimarratu du.

Autobus geltokia egiteko obrak 2012ko azaroan hasi zituzten eta aurtengo udan amaituko dira. Udazkenerako martxan izatea espero du Udalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea