Gizartea -

Bizkaiko Ogasuna

Ibarra lanera itzuli da, hirugarren gradua lortu ostean

Juan Ramon Ibarra Bizkaiko Ogasuneko Ikuskaritzako zuzendari ohiari lau urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zioten agiri publikoak faltsutzea egotzita.

Juan Ramón Ibarra. Argazkia: EiTB
Juan Ramón Ibarra. Argazkia: EiTB
Juan Ramón Ibarra. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatuaren aburuz, Juan Ramon Ibarra Ogasuneko Ikuskaritzako zuzendari ohia kartzelatik ateratzeak  ez du "alarma soziala" eragingo, "zuzenbidearekin guztiz bat badator", eta lanera itzuli dela iragarri du.

Espainiako Auzitegi Gorenak frogatutzat jo zuen Ibarrak agiri publikoak faltsutu zituela, 200 zergadun baino gehiago ikuskatzen ari zen itxurak egin zituelako, hala izan gabe. Hori dela eta, lau urte eta erdiko espetxe zigorra eta 4.500 euroko isuna jarri zizkion.

2012ko maiatzean eman zuen Gorenak epaia, baina iragan otsailean espetxeratu zuten, barkamen eskaera ukatu ostean. Hori ikusita, martxoan eskatu zuen Ibarraren abokatuak hirugarren gradua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea