Gizartea -
Epidemia-agerraldia
Bilboko hondakin-fabrikako langileak lanera itzuli dira
Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek iragarri dutenez, alde guztien arteko akordioa lortu dute eta langileak garbiketa lanetara itzuli dira.
Erredakzioa
Bilboko hondakinen Tratamendu Mekaniko Biologikorako fabrikako (TMB) langileak garbiketa eta huste lanetara itzuli dira, "normaltasunez", larunbat arratsaldean akordioa lortu ostean, Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek adierazi dutenez. Lantegia lehenbailehen eguneroko martxara itzultzea espero du Aldundiak.
Joan den asteazkenean, TMB fabrika behin-behinean ixtea erabaki zuen Aldundiak. Gero, ostegunean eta ostiralean, bi istripu izan ziren lantegian eta ordezkari sindikalek lana bertan behera uzteko deia egin zieten langileei.
Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek iragarri dutenez, alde guztien arteko akordioa lortu dute (tartean ELA ere badela), eta langileak garbiketa lanetara itzuli dira. "Arratsaldeko txandakoak normaltasunez hasi dira lanean", 20 langile txandako, "eta horrela jarraituko dute hurrengo txandetan ere garbiketa eta huste lanak azkartzeko", esan dute.