Gizartea -

GKE

Alboanek Carlos Mejiaren hilketa argitzeko eskatu dio Hondurasi

Euskal GKEaren kolaboratzailea apirilaren 11an hil zuten, 2009tik babes neurriak zituen arren.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alboan Jesusen konpainiako euskal GKEk Hondurasko gobernuari eskatu dio Carlos Mejiaren hilketa argitzeko "gehiegi atzeratu gabe". Radio Progresoren exekutiboa zen eta Alboaneko kolaboratzailea, eta iragan apirilaren 11an erail zuten.

Yoro departamenduko etxean hil zuten, labankadaz, Hondurasko ekintzaile, 2009tik babes neurri bereziak zituen arren, Manuel Zelaya presidentea gobernutik irtenarazi zuen Estatu kolpearen ostean.

Agiri batean, Alboanek esan du urte hartatik Radio Progresoren langileen zereginak (Jesusen konpainiaren irratia Hondurasen, Eusko Jaurlaritzak bi milioi eurorekin diruz lagunduta, aipatutako GKEaren bitartez) "gero eta zailagoak" direla, "mehatxu zuzenak" jasotzen dituztelako hedabide horretako 15 lagunek.

Alboanek kondenatu egin du Mejiaren hilketa eta herrialdean dagoen "biolentzia estrukturaletik kanpo" dagoen hilketa bat izan da, azaldu dutenez.

Jesusen Konpainia GKEak Hondurasen lanean jarraituko duela aitortu du, hildako exekutiboaren zein "beste askoren" omenez, "duintasunaren, justiziaren eta giza eskubideen" alde.

Radio Progreso zein Hausnarketarako, Ikerketarako eta Komunikaziorako lantaldea (Mejiak erakunde horretan ere lan egiten zuen) giza eskubideen urraketak salatzen dituen erakundeak dira, inpunitatearen aurka lan egiten dute eta baita Amerika Erdialdeko giza eskubideen defentsan lan egiten duenen alde ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea