Gizartea -

Kirurgia Handirako unitatea

Donostia Ospitaleko unitate berriak 300 ebakuntza egingo ditu hilero

Mota horretako zerbitzuek osasunaren arloan “kultura aldaketa” ekarriko dutela esan du lehendakariak, “gaixoa pertsona bihurtzea baita helburua”.

Iñigo Urkullu Donostia Ospitalean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkulluk Donostiako Ospitaleko Kirurgia Handirako Anbulatorioko unitate berria bisitatu du eta bertan hilero 300 ebakuntza egingo direla eta ebakuntzaren ondoren, pazienteak erietxean gelditu gabe etxera bueltatuko direla zehaztu du.

Mota horretako zerbitzuek osasunaren arloan “kultura aldaketa” ekarriko dutela esan du lehendakariak, “gaixoa pertsona bihurtzea baita helburua”.

Zerbitzu orokorrean “hobekuntza” ekarriko duela gaineratu du Urkulluk eta ospitalizaziorik behar ez duten tratamendu eta ebakuntzak egingo dituzte unitate berri horretan.

Lehendakariak azaldu duenez, sinergiak erabiliko dira “kronikoak diren gaixotasunak hobeto tratatzeko”.

Donostiako ospitalea osasungintzan “eredua” dela esan du lehendakariak. Biodonostia da trebakuntza eta ikerketa mailan adibide argiena, horrez gain onkologikoarekin elkarlanean Donostiako erietxea egiten ari den lana goraipatu du lehendakariak.

Gero eta urte gehiago bizi den gizarteari begira moldatzen ikasi behar dute osasun zerbitzuek eta, horretarako, helburua pertsona izan behar dela azpimarratu du Urkulluk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Donostia argazkiak Iñigo Urkullu Gipuzkoako albisteak Medikuntza albisteak Donostia Ospitalea