Gizartea -
Araba
Zazpi edukiontzi eta hiru auto erre dituzte Agurainen
Ertzaintzak ikerketa abiarazi du, sua nahita piztu duten susmoa baitu. Zaborrontziok ordu berean hartu dute su, goizaldean, Aguraingo hiru lekutan.
Erredakzioa
Zazpi edukiontzi eta hiru auto erre dira bart Agurainen, Arabako herri horretako hiru lekutan. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du dagoeneko, suteak nahita piztu dituzten susmoa duelako.
Guztira, zazpi edukiontzi erre dira frontoi zaharrean, Zadorra kalean eta osasun-etxearen inguruan. Garrek hiru auto ere harrapatu dituzte, eta horietako bi erabat kiskalita gelditu dira.
Ertzainak suteak gertatu diren lekuetara heldu direnean, hainbat pertsonak Ertzaintzako agenteak iraindu dituzte, eta ertzainek identifikarazi egin dituzte, aurre egiteagatik.
Gertaera goizaldeko 3:00etan izan da, Ertzaintzak ikerketa zabalik dauka, eta, atxiloketarik egin ez badu ere, susmagarri batzuk identifikatuta dauzka.