Gizartea -
Castellon
Dimisioa eman du kokaina manipulatzen harrapatu zuten PPko zinegotziak
Argazkian, ustez kokaina den substantzia bat manipulatzen ari da Jose Vicente Adsuara Nuleseko zinegotzia.
Erredakzioa
Jose Vicente Adsuara Nuleseko Udaleko zinegotziak (Castellon) dimisioa eman du, ustez kokaina manipulatzen ari zenean egin zioten argazkia sare sozialetan zabaldu ondoren. Horrez gain, argazkia egunkari digital batek ere argitaratu du azken orduetan.
Mario Garcia Nuleseko alkateak dimisioa onartu eta erabakia “pertsonala” izan dela azaldu du hedabideen aurrean.
Adsuarak esan du ez duela bere herriaren edota PPren irudia zikindu nahi, eta horregatik eman duela dimisioa. “Nire ideien alde borroka egingo dut orain, PPren ideologiaren alde, alegia. Hala ere, orain nire irudia publikoki defendatu behar dudala uste dut, eta egin egingo dut. Ez dut ezer ezkutatzeko arrazoirik”.
Argazkia sare sozialetan zabaldu zela jakin bezain laster, Guardia Zibilaren aurrean salaketa jarri zuen zinegotziak. “Orain, nire irudia publikoki garbitzea da nire lehentasuna”, adierazi du.