Gizartea -
Zirkulazioa
Lau lagun zauritu dira furgoneta-istripu batean, Usurbilen
AP-8 autobidean gertatutako istripuaren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute Irungo noranzkoan, baina denbora gutxira ireki dute berriro.
Erredakzioa
Lau pertsona zauritu dira furgoneta batek AP-8 autobidean, Usurbil (Gipuzkoa) parean, izandako istripu batean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
05:45 aldera, furgoneta errepidetik atera da, eta, istripuaren ondorioz, AP-8ko errei bat itxi behar izan dute, Irungo noranzkoan, baina denbora gutxira ireki dute berriro.
Zaurituak Arantzazuko Ama Ospitalera eraman dituzte, baina, aipatu iturrien arabera, zauri arinak zituzten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea