Gizartea -

Argantzun

Trebiñuko neskaren kasuan 'oker' jardun zela berretsi du Osakidetzak

Hiru urteko neskatoa ospitalera eramateko anbulantzia ez bidaltzea Gasteizko 112 Larrialdi Zerbitzuko medikuaren erabaki 'okerra' izan zen.

Osasun sailburua, Jon Darpon, duela gutxi egindako agerraldi batean. Irudia: EiTB
Osasun sailburua, Jon Darpon, duela gutxi egindako agerraldi batean. Irudia: EiTB
Osasun sailburua, Jon Darpon, duela gutxi egindako agerraldi batean. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak gaur, asteartean, berretsi duenez, barizelak jota hil zen Trebiñuko (Burgos) neskatoa ospitalera eramateko anbulantzia ez bidaltzea Larrialdi Zerbitzuko medikuaren erabaki 'oker' baten ondorio izan zen, martxoaren 26an Legebiltzarrean esan zuen bezala.

Jaurlaritzak gaur zenbait hedabidetan ateratako informazioei erantzun die, Anne Ganuza Trebiñuko neskatoaren amak 112 zerbitzuarekin izandako elkarrizketa plazaratu eta gero.

Elkarrizketa horretan, 112ko medikuak esan zuen ezin zutela mediku bat bidali, deia Argantzunetik egin zela konprobatu ostean, Araban egon arren, Burgosko erakundeek kudeatutako lurraldea baita.

Neskatoaren familiak Osakidetzako eta Gaztela eta Leongo zenbait medikuren kontrako salaketak jarri ditu, heriotza gertatu aurretik emandako arretagatik, eta neskatoa hil aurretik inork anbulantziarik ez bidaltzeagatik.

Osakidetzatik esan dutenez, Jon Darpon Osasun sailburuak Legebiltzarrean esandakoa "berretsi" egiten dute.

Osasun Sailaren arabera, Larrialdi Zerbitzuko medikuaren erabaki 'oker' baten ondorio izan zen, horrek guardiako medikua bidaltzea erabaki baitzuen, anbulantzia bidali beharrean. Edonola ere, Jaurlaritzak egindako ikerketaren arabera, anbulantzia bidalita ere, ez zuketen neskatoa hiltzea saihestuko, gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arabako gaurko albisteak