Gizartea -
Las Palmas
12 urteko zigorra 3 ume jazarri zituen futbol entrenatzaile bati
Las Palmaseko Auzitegiak 12 urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio hastapeneko futbol entrenatzaile bati, hiru adingaberi sexu-abusuak egitea egotzita.
Erredakzioa
Las Palmaseko Auzitegiak 12 urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio hastapeneko futbol entrenatzaile bati, hiru adingaberi sexu-abusuak egitea egotzita.
Horrenbestez, Manuel Carmelo C.S. 55 urteko atxilotuari hiru sexu-abusu eta bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatu dizkiote. Sexu-abusuak Las Palmaseko auzo batean jazo ziren, 2012 eta 2013. urteen artean. Zuzentzen zuen futbol taldeko zortzi, bederatzi eta 12 urteko haurrak jazarri zituen atxilotuak, epailearen arabera.
Izan ere, Auzitegiak frogatutzat jo du atxilotuak umeak bere gainean eseri egiten zituela eta, orduan, sexu-abusuak egiten zizkiela. Kasu batean, gainera, adingabe bat masturbatu egin zuen.
Adingabeen deklarazioekin batera, hainbat lekukok ere gizonezkoaren jarrera salatu egin dute epaiketan zehar.
Lekukoen artean, Poliziako hiru kidek ere zirriak nola egiten zizkien ikusi zutela adierazi du epaileak. Izan ere, ume bati barrabilak laztantzen ari zela atxilotu zuten.
Gizonezkoak 15.000 euro ordaindu beharko dizkio adingabe bati eta 6.000 eurona beste bi haurrei.