Gizartea -

Lehenengo aldiz

Aita santua Espainiako errege-erreginekin bildu da ordubetez

Vatikanoan izan den bilerak bertara egin ohi diren bisita handiena izaera eta formaltasuna izan du, baina lagunarteko keinuak eta bromak ikusi ahal izan dira erregeen eta aita santuaren artean.

Erregea aita santua agurtzen, Sofia erreginaren aurrean. EFE
Erregea aita santua agurtzen, Sofia erreginaren aurrean. EFE
Erregea aita santua agurtzen, Sofia erreginaren aurrean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak Espainiako errege-erreginekin bildu da astelehen honetan; bitzen diren lehen aldia da, eta, besteak beste, langabeziaren ondorio sozialez hitz egin dute.

53 minutuz errege-erreginek Espainiara 2015ean egingo duten bisitari buruz hitz egin ere ahal izan dute. Igandean ezagutu zuten elkar, Juan XXIII eta Juan Pablo II aita santuen kanonizazio zeremoniaren amaieran.

Ez da gonbidapen formalik izan, aita santuaren lehenengo bidai ofiziala izango denerako, Frantziskok dagoeneko jaso baitzuen Vatikanoaren "ad limina" bisita Espainiako gotzainek egindako bisitan, duela gutxi.

Vatikanoan izan den bilerak bertara egin ohi diren bisita handiena izaera eta formaltasuna izan du, baina lagunarteko keinuak eta bromak ikusi ahal izan dira erregeen eta aita santuaren artean. Gazteleraz hitz egin dute, eta bakarrik izan dira audientzian.

Bilera pribatua egin duten estudiora joateko gonbita egin diotenean, eta sartzeko atea estua denez, aita santuak ez du lehenengo sartu nahi izan, eta broma bat egin du, meza-laguntzaileak beti aita santuaren aurretik joaten direla esanez prozesio batean, beraz, pausoa eman die.

Bildu diren lehen aldia

Frantzisko aita santua Juan Carlos erregearekin eta Sofia erreginarekin bilduda eguerdian, Pablo VI.a aretoan, Isabel II.arekin bildu zen areto berean.

Joan Paulo II.a eta Joan XXIII.a santu egin eta hurrengo egunean izan da bilera. Halaber, Pietro Parolin Vatikanoko Estatu idazkariarekin ere izango dira.

Frantzisko aita santua eta Espainiako errege-erreginak lehen aldiz bildu dira elkarrekin, 2013ko martxoaren 19an Frantzisko aita santu izendatu zuten egunean Asturiasko printze-printzesak izan baitziren bertan.

Espainiako errege-erreginak 1962an izan ziren lehen aldiz Vatikanoan, ezkondu aurretik, Joan XXIII.arekin (igandean santu egin dituzten aita santuetako bat). Erregearen aitarekin izan ziren orduan. Gero, printze-printzesa gisa bi aldiz joan ziren Vatikanora: ezkondu ostean, Joan XXIII.arekin egon ziren, eta Pazko Meza batera joan ostean, Pablo VI.arekin.

Beste batzuetan ere egon dira Vatikanoan errege-erregina gisa; 1977an (Paulo VI.ak hartu zituen orduan, lehen aldiz errege-erregina moduan), 1978an (Joan Paulo I.a aita santu izendatzeko ekitaldian) eta urte berean, hilabete geroago (Joan Paulo II.a aita santu izendatzeko ekitaldian), besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako errege-etxea Espainia bideoak Gizartea Aita santua bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Vatikanoko azken ordukoa