Gizartea -
Campaña
Garfield eta Kitty ile gabe, minbizia duten umeei babesa emateko
"Bald Cartoons" Brasilgo elkarteak hainbat marrazki bizidunetako protagonista ilerik gabe erakutsi ditu.
Bald Cartoons Brasilgo elkarteak marrazki bizidunetako hainbat protagonista ilerik gabe erakutsi ditu, minbizia duten umeei babesa emateko. Elkartearen ereserkiak hala dio: "A child with cancer deserves to be treated like any other child. Join us and spread the message" (Minbizia duen ume batek beste edozein umek bezala tratatua izatea merezi du. Etorri gurera eta zabaldu hitza).
Horrela, Mr. Potato, Snoopy, Rioko protagonistak, Garfield eta beste hainbat ilea mozteko makina eskuan dutela ikusten ditugu edota zapi bat buruan duela (Hello Kittyk, adibidez).
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea