Gizartea -

World's 50 Best Restaurants

Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea, munduko onenen artean

Azurmendi (Eneko Atxa) eta Berasategi 50 jatetxe onenen zerrendan sartu dira aurten. Hamar onenen artean Mugaritz eta Arzak daude.

Eneko Atxa
Eneko Atxa
Kopenageko 'Noma' da aurtengo munduko jatetxerik onena

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Noma (Kopenhage) Rene Redzepi sukaldari danimarkarraren jatetxea munduko onena izendatu du Restaurant aldizkari britainiarrak, El Celler de Can Roca (Girona) kataluniarrari lekua kenduta. 50 onenen artean Euskal Herriko bost jatetxe daude.

Redzepi Europako iparraldeko sukaldaritza berriaren ikur nagusia da, eta eskerrak eman dizkie berarekin batera lan egiten dutenei, ez baita "pertsona erraza". Noma laugarren urtez izendatu dute jatetxe onena, baina ez jarraian.

El  Celler de Can Roca bigarren postura jaitsi da, baina jabeetako bat, Jordi Roca (Roca anaietako gazteena), 2014. urteko gozogile onena hautatu dute.

Zerrenda 900 sukaldari eta kritikariren botoak kontuan hartuta egiten dute, eta bart ezagutarazi dute, Londresen.

Mugaritz (Errenteria, Gipuzkoa) Andoni Luis Aduriz sukaldariaren jatetxea bi postu jaitsi da, laugarrenetik seigarrenera, baina 10 onenen artean jarraitzen du. Bertan Juan Mari Arzak ere badago, zortzigarren lekuan bigarren urtez jarraian.

Eneko Atxa bizkaitarrak aurrenekoz lortu du Azurmendi jatetxea (Larrabetzu, Bizkaia) zerrendan sartzea; 26. lekuan sailkatu dute. Gainera, jatetxe jasangarri onenaren saria eman diote.

Azken urteetako tirabiren ostean, Martin Berasateguik Gipuzkoan (Lasarte-Oria) duen jatetxea berriz ere hautatu dute onenen artean, 35. postuan, eta Etxebarri erretegia (Atxondo, Bizkaia) 44. tokitik 34.era igo da.

Gainera, 59. postuan, Biko Bruno Oteiza eta Mikel Alonso euskal herritarrek Mexiko Hirian duten jatetxea ere agertzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia albisteak Donostiako azken albisteak Gaurko albisteak Bizkaia EAE albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Lasarte-Oria argazkiak Errenteria argazkiak Eguneko albisteak Jatetxeak azken ordukoa Larrabetzuri buruzko albisteak