Gizartea -

Andoainen

15 urteko zigorra ezarri diote pisukidea mailuka hil zuen gizonari

Epaiaren arabera, espetxealdia betetzeaz gain, hiltzaileak 143.038 euro ordaindu beharko dizkio hildakoaren familiari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Auzitegiak 15 urteko espetxe zigorra ezarri dio 2012an Andoainen (Gipuzkoa) pisukidea mailukadaz hil zuen gizonezkoari.

Epaiaren arabera, espetxealdia betetzeaz gainera, hiltzaileak 143.038 euro ordaindu beharko dizkio hildakoaren familiari.

Hilketa 2012ko ekainaren 19an egin zuen, gauerdian. Prozesatuak hamabost bat mailukada eman zizkion biktimari (Sierra Leonan jaiotako 52 urteko gizonezko bat), bien arteko eztabaida baten ostean. Gizonezkoak telebista piztu zuen, biktima lotan zegoen bitartean.

Fiskalaren ustez, hilketa eta indarrez egindako lapurreta egotzi zizkion, hainbat egunez gorpua gelako armairuan ezkutatuta izan ostean auzipetuak 120 euro lapurtu zituelako pisukidearen aurrezki-libretatik.

Gaur argitaratutako epaiaren arabera, auzipetuak pisukidea hiltzen utzi zuen, eta, ondoren, gorpua logelako armairu batean sartu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea