Gizartea -

Hondartzen harea ekarpen lana

Zurriolako hondartza ez dute egun bakar bat ere guztiz itxiko

Zurriolako hondartzaren harea ekarpen lana hurrengo astelehenean hasiko da. 300.000 metro kubo hondar emango dituzte.

Zurriolako hondartza. Argazkia: EFE
Zurriolako hondartza. Argazkia: EFE
Hondarra zatika isuriko da Zurriolan eta ez da itxiko

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Zurriola hondartza ez dute egun bakar bat ere guztiz itxiko hondartzaren harea ekarpen lanak dirauten bitartean. Hondartza 200 metroko sektoreetan banatuko dute, eta hauek hondarrez betetzen dituzten bitartean itxita egongo dira. Gutxi gorabehera sektore bakoitza zazpi egunez itxita egotea aurreikusten dute. Lanak, maiatzaren 12an hasiko dira.

Juse Luis Herrador Gipuzkoako Gobernuko azpiordezkariak, Teresa Ruiz eta Andrea Molina Kostaldeko Probintziako Zerbitzuko arduradunekin eta Alexander Garcia lanen nagusiarekin batera, Gipuzkoako hondartzen eta Bizkaiko Bakioko hondartzaren harea ekarpen lanak Hondarribian apirilaren 28an hasi zirela adierazi du, Donostian emandako prentsaurrekoan. Planak 150.000 euroko kostea du eta guztira 646.000 metro kubiko hondar emango dituzte.

Azkenean, Zurriolako hondartza ez da egun bakar bat ere guztiz itxiko; izan ere, 300.000 metro kubiko hondarren ekarpena (1.4 milioi eroko kostea duena) berrehun metroko sektoreetan banatuko delako. Lehenengo sektorea maiatzaren 12an itxiko da eta gutxi gorabehera zazpi eguneko iraupena izango du. Bertan lanak bukatu ondoren, hurrengo sektorea itxiko dute.

Donostiako hondartzen kasuan, Kostaldkeo zerbitzuak ez du beharrezkoa ikusten Kontxan hondar ekarpenik egitea. Ondarretan ostera, beharrezkoa dela uste du, baina Udalak, Azti-Tecnialiagatik aholkatua, "ez du uste beharrezkoa denik, hondartza naturalak bere kabuz onera etortzen direlako".

Hondartzetan pasealekuak, erabiltzaileentzako segurtasun guneak eta surf eskolak egokituko dira. Zurriolako ekarpenaren ostean, Zarautzeko, Getariako, Debako, Mutrikuko eta Bakioko hondartzetan lanak egingo dira.

Herradorrek gogoratu egin du, Nekazaritza eta Ingurumen Ministerioak Euskadin 18.7 milioi euro inbertituko dituela denboraleak aurreko otsailean eta martxoan eragin dituen kalteak konpontzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea