Gizartea -

Katalunia

Ikasleak eskatzen badu, eskolak gazteleraz eman beharko dituzte

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi du ez dela nahikoa eskolak gazteleraz izatea eskatzen duen ikasle horri arreta indibidualizatua ematea. Generalitateak helegitea aurkeztuko du.

Artxiboko irudia.
Artxiboko irudia.
Artxiboko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaztelerak hizkuntza beikularra izan beharko du % 25ean Kataluniako hezkuntzan, ikasle batek hala eskatzen badu. Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak asteazken honetan berretsi du ez dela nahikoa eskolak gazteleraz izatea eskatzen duen ikasle horri arreta indibidualizatua ematea.

Gaur kaleratutako epaian Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko 5. sekzioak atzera bota ditu Hezkuntza sailak eta bost ikastetxetako gurasoek jarritako helegiteak. Aurreko epai batean, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak eskolen % 25 gazteleraz ematea erabaki zuen, ikasle batek hala eskatuz gero.

Epaia ez da behin betikoa, eta beraz beste helegite bat aurkeztu ahal izango dute aldeek. Dena den, bien bitartean, epaia bete egin beharko da.

Epaian irakur daitekeenez, katalana da Kataluniako hezkuntza sistemaren "grabitate zentroa", baina horrek ez du esan nahi gaztelaniak hizkuntza beikularra eta ikasketa hizkuntza izan ezin duenik.

"Auzi hau beharrezkoa den inpartzialtasunarekin jorratuz gero, ikusi daiteke % 25eko kuota txikia eta betetzen erraza dela", Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera. "Nahikoa da hezkuntza zentroko irakasle batek 'enborreko ikasgai' bat gazteleraz ematea", gaineratu du.

Generalitateak helegitea aurkeztuko du autoaren aurka

Irene Rigau Kataluniako Hezkuntza kontseilariak Auzitegi Gorenaren aurrean helegitea aurkeztuko duela iragarri du, eskolen % 25 gazteleraz emateko obligazioa eman izanaren aurka, bost eskoletan.

Prentsaurreko batean, Rigaru azaldu du "azkeneraino" borrokatuko dutla, eta ez dute ukatu Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira jotzea.

Kontseilariak esan du ebazpen judizialen exekuzioa bertan behera geratzea eskatuko dutela, eta datorren asteazkenean, hilak 7, eragina izan duten eskolen AMPASekin (gurasoen elkartea) bilduko da

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea