Gizartea -

Ezbeharra

Pertsona bat hil da Cintruenigon, kamioi batek harrapatuta

Oinezko bat hil da Cintruenigon, kamioi batek harrapatuta, asteazken honetan, Gobernuak jakitera eman duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oinezko bat hil da (Tuterako bizilaguna da, eta 61 urte ditu) Cintruenigon, kamioi batek harrapatuta, asteazken honetan, Gobernuak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 12:39an izan da, N-113 errepidean, 92. Kilometroaren parean, eta 112k Cintruengiko Osasun Zentroko mediku talde bat bidali du, baina ezin izan du heriotza berretsi besterik egin.

Anbulantzia medikalizatu bat ere eraman dute, baina heriotza hori iritsi baino lehen izanda da. Foruzaingoko agenteek atestatuaren kargu egin dira, errepidea itxita geratu delako bi norabideetan, istripua izan den lekuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Nafarroako albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzeak Cintruénigo azken ordukoa Trafiko-istripu hilgarriak