Gizartea -
Ustezko indarkeria matxista
Emakume baten heriotza ikertzen ari dira Coruñan
43 urteko emakume bat martxan zegoen ibilgailu batetik atera zen. Bikotekidea autoaren gidaria zen eta Poliziak atxilotu egin du. Biktimak eta ustezko erasotzaileak aurrekariak dituzte.
Erredakzioa
Polizia Nazionala 43 urteko emakume baten heriotza ikertzen ari da Coruñan. Emakumeen aurkako indarkeria kasu bat izan daitekeela uste du Poliziak. Biktima martxan zegoen ibilgailu batetik atera zen. Bikotekidea autoaren gidaria zen eta Poliziak atxilotu egin du. Atxilotua epailearen esku geratuko da datozen orduetan.
Lanetik at zegoen guardia zibil batek gertakariak ikusi zituen Pocomaco industrialdeko glorietan, 00:30ean. Emakumea bikotekidearen ibilgailutik atera zen, Polizia Nazionaleko iturriek azaldu dutenez.
Biktimak eta ustezko erasotzaileak aurrekariak eta drogekin arazoak dituzte, Gobernuko Ordezkaritzak jakitera eman duenez.
Emakumeen aurkako indarkeria aurrekariak
Erasotzaileak emakumeen aurkako indarkeria aurrekariak ditu, bai kasu honetan zein aurreko harremanetan; izan ere, bi salaketa ditu bere kontra, nahiz eta artxibatuak izan.
Emakumeen aurkako indarkeria kasu bat dela baieztatuz gero, laugarren heriotza izango litzateke Galizian, eta 23. biktima Espainian.