Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bi sexu-eraso salatu dituzte Iruñeko Txantreako jaietan

Biktimak 24 urteko gazte bat eta adingabe bat dira. Lagun bat atxilotu dute. Mugimendu Feministak deituta, manifestazioa egin dute arratsaldean erasoak salatzeko.

Txantreako bortzaketen aurkako protestak. Argazkia: EITB
Txantreako bortzaketen aurkako protestak. Argazkia: EITB
Txantreako jaietan bi sexu eraso izan dira azken orduetan

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugimendu Feministak salatu duenez, bi sexu-eraso "oso larri" jazo dira bart Iruñeko Txantreako auzoan. Erasoen harira, elkarte horrek deituta, manifestazio jendetsua egin dute arratsaldean.

Mugimendu Feministak azaldu duenez, medikuek biktimak artatu dituzte. Gazteak "shock" egoeran zeuden eta Poliziari eskainitako azalpenak nahasiak ziren. Iruñeko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du.

Halaber, Mugimendu Feminista elkarteko kide batek azaldu duenez, kasu batean, auzokide batek Poliziari deitu dio, eta ustezko erasotzailea atxilotzea lortu dute. Beste kasuan, biktimak ihes egiten lortu du, "gerritik behera biluzik geratu ostean".

Erasoetako bat Txantreako jaietako txosna gunean bertan gertatu da, eta bestea, ordea, auzoaren kanpoaldean. Kasu bietan, biktimak bakarrik zeuden: bata, lagunengana zihoalako, eta bestea, txiza egitera joan zelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea