Gizartea -

Indarkeria matxista

Madrilgo bikotearen ustezko hiltzailea hilik aurkitu dute

Guardia Zibilak jakitera eman dutenez, gizonezkoak bere burua urkatu du. Ustezko hiltzailea atzotik bilatzen ari ziren, bikotekide ohia eta horren mutil-laguna labankadaz hiltzea egotzita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustez bikotekide ohia eta bere mutil-laguna Madrilen hil zituen gizonezkoaren gorpua aurkitu du gaur Guardia Zibilak Guadalajaran.

Guardia Zibilaren iturriek jakitera eman dutenez, gizonezkoak bere burua urkatu du. Ustezko hiltzailea atzotik bilatzen ari ziren, bikotekide ohia eta horren mutil-laguna labankadaz hiltzea egotzita.

24 urteko emakumearen eta 30 urteko mutilaren gorpuak atzo aurkitu zituzten, emakumearen etxebizitzan. Gizonezkoak arma zuriaz hil zituen biak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea