Gizartea -
Iruzurraren kontrako borroka
Ogasunak Casillas, Villa eta Xabi Alonsoren diru-sarrerak ikertu ditu
Real Madrilen atezainak bi milioi euro ordaindu behar izan dizkio Zerga Agentziari, bere kontuak aztertu eta gero, beste jokalari batzuen moduan.
Erredakzioa
Ogasunak hainbat inspekzio egin ditu azkenaldian eta, tartean, futbol jokalari batzuen baku kontuak eta diru-sarrerak ere ikertu ditu, besteak beste, Iker Casillasena, David Villarena eta Xabi Alonsorena.
La Vanguardia egunkariak publikatu duenez, Casillasek bi milioi euro ordaindu behar izan ditu "zenbait diru-sarrerari aplikatutako zergetan ezberdintasunak izan direlako".
"Araudia aplikatzean zenbait desadostasun izan dira, hori dela eta, egokitu behar izan da, baina ez da zigorrik ezarri inspekzioagatik eta, horregatik, akordio bat lortu ahal izan da", Ogasunetik esan dutenez.
Bestalde, Xabi Alonso Real Madrileko jokalariaren eta David Villa Athletico Madrilen jokalariaren, besteak beste, diru-sarrerak ere ikertu dituzte.