Gizartea -

Eusko Legebiltzarra

Goirizelaiak dio murrizketek ondorio larriak eragingo dituztela EHUn

Euskal Herriko Unibertsitatearen errektoreak gogora ekarri duenez, Eusko Jaurlaritzaren ekarpena 90 milioi euro murriztu da bi urtetan.

Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorea. Argazkia: Efe
Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorea.
Goirizelaia: 'Murrizketen ondorioak oso larriak dira'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitatearen errektoreak ohartarazi du finantzaketan eta inbertsioetan izan diren murrizketek ondorio "oso larriak" izango dituztela unibertsitatean, eta horrela jarraitzen badute "atzerapen handia" jasango dutela.

Goirizelaiak agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean 2011-2014 Unibertsitate planaren balantzea egiteko eta hurrengo planerako asmoa agertzeko.

Errektoreak azken bi urteetako murrizketak izan ditu hizpide, eta epe horretan Jaurlaritzaren ekarpena 90 milioi euro murriztu dela salatu du.

"Murrizketa horien ondorioak ez dira berehala antzemango", esan du Goirizelaiak; izan ere, irakaskuntzaren eta ikerketaren emaitzak "urtetako lanaren ondorio" direla azaldu du.

Baina errektoreak gogora ekarri duenez, Eusko Jaurlaritzaren ekarpenaren murrizketaz gain, EHUk Espainiako Gobernua onartzen ari den dekretuen ondorioak pairatuko ditu. Besteak beste, irakasle plaza berriak deitzea galarazten die dekretu horiek, eta horrek ez omen du langileen egonkortasuna bermatzen.

Goirizelaiak esan du hurrengo planean handitu egin behar dela inbertsioa, 2018an BPGren % 1,4ra irits dadin (2008an % 0,97 zen).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU albisteak