Gizartea -
Astronomia
Lurretik hurbilen dagoen izar hiperarina aurkitu dute
Azken hamarkadan hogei izar hiperazkar aurkitu dituzte. Azkena hau lurretik hurbilen dagoena, handiena eta distiratsuen artean bigarrena da.
Erredakzioa
Utah unibertsitateko ikertzaile talde batek (EEUU) milioi bat kilometro orduko habiaduran bidaiatzen duen izar hiperarin bat aurkitu dute. Ikertzaileen arabera izar hau, “aurkitu dituzten artean, lurretik hurbilen dagoena, handiena eta distiratsuen artean bigarrena da”. Ikertzaileen ustez, izar honek Esne Bidearen erdian dagoen zulo beltz masiboaren eta materia ilunak duen halo misteriotsuaren inguruan argibideak eman ditzakeela.
Zheng Zheng ikertzailea izan da proiektuaren egilea, Astrophysical Journal Letters web gunean argitaratu dena. Zhengek azaldu duenez, gertuen dagoen izarra baldin bada ere, Lurretik 249 trilioi kilometrotara dago. Esne Bidearen diskoaren gainetik dagoen izar hiperazkarren mulkokoa da. Zeruen duen kokapenagatik bere erdialdetatik gertu sortu zela uste dute.
Galaxiaren espiralaren alde ikusgarriaren diametroak 100.000 argi-urtekoa da, eta Zhengek azaldu duenez, materia ilunaren haloa gehitzen denean, diametroa milioi bat argi-urtera hazi egiten da.
Ikertzaileek galaxia inguratzen duen materia ilunaren haloaren tamaina ezagutzen dute, haren grabitatearen indarrak izarren eta gas hodeien mugimenduan eragiten duelako. Horrela, izarrak materia ilunaren halotik bidaiatzerakoan, baliteke, bere abiadurak eta ibilbideak halo misteriotsuaren nondik norakoak azaltzea.
Bere tamainari dagokionez, eguzkia baino bederatzi aldiz handiagoa dela dio ikerketak. Hori dela eta, 2005ean aurkitutako beste izar hiperarin baten antz handia du. Bi hauek 2008an aurkitutako izarra baino txikiagoak dira.
Gainera, eguzkia baino lau aldiz beroagoa da eta 3.400 aldiz distiratsuagoa (distantzia beretik begiratzen bada). Eguzkiaren bizitzarekin alderatzen badugu, izar berri hau askoz gazteagoa da. Eguzkiak 4.6 mila milioi urte ditu; honek ostera, bakarrik 32 milioi urte.
20 izar hiperarin aurkitu dira
Azken hamarkadan, astronomoek 20 izar hiperazkar aurkitu dituzte. Izar hauek bikoteka jaiotzen direla uste da, behin elkarrekin orbitatzen zutelako. Galaxiaren erdialdean dagoen zulo beltzera hurbildutakoan ordea, indar hori bertan behera gelditu zen.