Gizartea -
Txostena
Trilinguismoaren alde egin zuten ikastetxeek ez dute atzerapenik izan
Trilinguismoaren alde egin zuten ikastetxeetako ikasleek ez dute matematika, zientzia, euskara edota gaztelanian batere atzerapenik izan eta, aldiz, ingelesa asko hobetu dute.
Hiru urteren ondoren iritsi dira lehen emaitzak: trilinguismoaren alde egin zuten ikastetxeetako ikasleek ez dute matematika, zientzia, euskara edota gaztelanian batere atzerapenik izan eta, aldiz, ingelesa asko hobetu dute. Emaitza hauek gainera, hauxe erakutsi dute ikasle elebidunetan emaitza hobeak izan direla.
Datuak eskuetan, Cristina Uriarte Hekuntza sailburuak esan du trilinguismoaren apostuarekin jarraituko duela Jaurlaritzak baina euskara ardatz izango duen sistema bultzatuz eta ildo horretan, A ereduan euskararen irakaskuntza gehituko dute.
Ehun ikastetxek baino gehiagok egin zuten ezarritako trilinguismo sistemaren alde, eta horiek jarraituko dute, baina oraindik sistema zentro guztietara zabaltzea ezinezkoa dela esan du sailburuak, irakasleak trebatu behar direlako batetik, eta euskara ardatz izan behar duelako bestetik.
Isabel Celáa sozialista sailburu zela jarri zen trilinguismo sistema abian, eta bere alderdiaren babes osoa eskaini dio Jaurlaritzai trilinguismo sistema zabaltzeko.
Bide horretatik, ikastetxe gehiago noizko, dirulaguntzak eta epeak zehazteko eskatu dio sailburuari.
Alderdi sozialistak zein PPk eta UPyDk eskatu dute sistema honi benetako bultzada ematea eta EH Bilduk esan duenez, planteamendu politikoa d hasieratik, euskara albo batera uzten duen planteamendua.