Gizartea -
Valentziako metroa
Hiru zuzendari inputatu dituzte Valentziako metroko istripuagatik
Instrukzio epaileak FGV enpresako hiru zuzendari deklaratzera deitu ditu 2006an 43 hildako eta 47 zauritu eragin zituen istripua argitzeko.
Erredakzioa
2006ko uztailean Valentziako Metroan izandako istripua argitzen ari den Instrukzio epaileak FGV enpresako hiru zuzendari deklaratzera deitu ditu. Istripuan, 43 pertsona hil eta beste 47 lagun zauritu egin ziren.
Honela, epaileak akusazio errekurtsoaren zati bat onartu du. Sei inputatuko eskaria egin bazuten ere azkenean hiru inputatu egongo dira. Ekainean deklaratuko duten inputatuak Francisco Orts, DIEC zuzendaria, Francisco García, zuzendari Teknikoa, eta Vicente Contreras, Ustiapen zuzendaria, dira.
Istripuaren kasua berriz ere hartu duen magistratuak, maiatzaren 5eko data duen autoan, istripuaren garaian abiadura mugatzen zuten balizen kokapenen eta aldikako azterketen erantzuleak nortzuk diren jakiteko egindako eskaria aurrera eraman beharra adierazten du.
Biktimen elkarteak erabakia ospatu du
Metroko Uztailaren 3ko Biktima Elkarteak 43 hildako eta 47 zauritu eragin zuen istripuaren epailearen erabakia ospatu dut. FGVko zuzendariak inputatu gisa deitzea duela zortzi urtetatik eskatzen dutela gogoratu dute.
Gainera, segurtasun batzordearen aurretiko aktetan metroaren lehen linean, istripua gertatu zen tokia, segurtasun falta aipatzen zela adierazi dute.
Elkarteko lehendakariak, Beatriz Garrotek, EFEri esan dionez elkarteak zortzi urte daramatza istripuaren erantzulea ‘ezin zela gidaria bakarrik izan eta erabakiak hartu zituzten pertsonak ere inputatu behar direla’ esaten.