Gizartea -

Bizien artean

Gurutzeta, giltzurrunetako sei transplanteen Espainiako lehen katean

Hiru denboratan egin den katea martxoaren hasieran hasi zuten, eta apirilaren amaieran bukatu da. Bai emaileei baita hartzaileei ere alta eman diete.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako Ospitalea bizien arteko giltzurrunetako sei transplanteen Espainiako lehenengo katean parte hartu duten bost ospitaleen artean dago.

Orain arte Espainian egin den transplanterik luzeena da, transplantatutako sei pazienterekin, Transplanteen Nazioarteko Erakundeak jakitera eman duenez.

Emaile "altruista" batek (transplante bat behar duen ezezagun bati giltzurruna ematen zaionean), euren artean bateragarriak ez diren bost emaile-hartzailek eta hildako emailearen itxaron zerrendan zegoen hartzaile batek hartu dute parte.

Hiru denboratan egin den katea martxoaren hasieran hasi zuten, eta apirilaren amaieran bukatu da. Bai emaileei baita hartzaileei ere alta eman diete.

'Bitarteko emailea'

Transplante horiek egitea lortzeko, Transplanteen Nazioarteko Erakundeak lehen aldiz "bitarteko emailera" jo du (emaria eraginkorra izatera itxaroten duena, bikotekideari dagoeneko transplantea egin diotenean). Pertsonaia horren papera 2013an onartu zuen Osasunaren Lurralde arteko Kontseiluaren Transplante Batzordeak.

Transplanteen Nazioarteko Erakundearentzat, egun ezberdinetan ebakuntzak egitearen onurak jasan ditzaketen paziente kopurua igotzea ahalbidetu du, emaile-hartzaile bikote berriak sartzean.

Erakundeak azaldu duenez, katean parte hartu duten bost bikotek, hiruek guraso eta seme-alaben arteko harremana dute, eta beste biak senar-emazteak dira.

Kate honetako emaile altruista, bosgarrena paper hori Espainian martxan jartzea erregistratu zenetik, konpromiso sozial handiko gazte bat da.

Bost ospitale

Prozesuan ondorengo ospitale hauek parte hartu dute: Andaluzia (Cadizeko Puerta del Mar), Katalunia (Bartzelonako Clinic), Madril (12 de Octubre eta Ramon y Cajal) eta Euskadi (Barakaldoko Gurutzeta).

2009tik, 293 paziente eta dagozkien emaileak erregistro horretan sartu dira, eta, horietatik, apirilaren 30ean, 104 bikote zeuden aktibo.

Giltzurrun gurutzatuaren hazkuntza nabarmendu du Trasnplanteen Nazioarteko Erakundeak, eta, gaur egun arte, 77 gaixok jaso dute onura, bizien arteko giltzurrunetako transplante guztien % 11k.

2013an Espainian egin ziren giltzurrunetako 382 transplanteetatik 41 gurutzatutakoak izan ziren.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea