Gizartea -

Q sukarra

Bilboko TMB lantegiak beste bi hilabete itxita emango ditu

Zaborren tratamendurako lantegia desinfektatzeko lanak "berehala" hasiko dituztela iragarri du Bizkaiko Foru Aldundiak.

Bilboko TMB lantegia. Artxiboko irudia: EiTB
Bilboko TMB lantegia. Artxiboko irudia: EiTB
Bilboko TMB lantegia. Artxiboko irudia: EiTB

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaborren tratamendurako Bilboko lantegia (TMB) desinfektatzeko lanak "berehala" hasiko dituztela iragarri du gaur Bizkaiko Foru Aldundiak. Desinfekzioa egiteko beste bi hilabete behar dituzte eta lantegia itxita egongo da.

Era berean, Q sukarraren agerraldiak eragozteko "kontrol handiagoa" iragarri du Aldundiak.

Iosu Madariaga (EAJ) Ingurumen diputatuak agerraldia egin du Bizkaiko Batzar Nagusietan. EH Bildu, PSE eta PP oposizioko hiru alderdiek Q sukarraren agerraldiari buruz azalpenak emateko eskatu zioten.

Q sukarrak TMB lantegiko zenbat langileri eragin die ez du zehaztu Madariagak; izan ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emaitzak argitaratu behar ditu oraindik. Zortzi kasu baieztatu dituztela errepikatu du Ingurumen diputatuak. Hala ere, 34 langilek baja hartu zuten eta kasuen kopuruak "gora egin" duela adierazi du enpresako zuzendaritzak.

Arraiz mendiko lantegia garbitzeko eta desinfektatzeko lanak "berehala" hasiko direla iragarri du Madariagak. Ondorioz, lantegiak beste bi hilabete itxita emango ditu.

Tragsa

Garbiker enpresak, Osasun Sailak eta Osalanek osatutako jarraipen batzordeak garbiketa eta desinfekzio lanak egiteko ardura Tragsa konpainia publikoaren eskuetan utzi du.

Desinfekzio lanak amaitu eta gero, coxiella burnetti bakterioa garbitu dutela egiaztatzeko azterketak egingo dituzte; izan ere, bakterioak Q sukarra eragiten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo gaur Gaurko albisteak Bizkaia