Gizartea -
''Kostaldeko puntu beltza''
Greenpeacek beltzez margotu du El Algarrobico
Kolektiboak eraikina berehala eraistea eta ingurua berreskuratzeko lanak hastea eskatu du, Juntak sortutako "nahasmen judiziala ezkutu gisa" erabili barik.
Erredakzioa
Greenpeaceko ekintzaile ugarik bat egin dute El Algarrobibo Carbonerasen (Almeria), hoteleko -21 solairukoa, eta 411 logela- aurreko horman puntu beltz handi bat margotzeko, berehala eraits dezaten eskatzeko helburuarekin.
Ekologiaren aldeko organizazioak esan duenez, instalaziootan egin duen seigarren ekintza da gaurkoa eta Espainiako Greenpeacek inoiz baino ekintzaile gehiago mugiarazi ditu burutzeko, Andaluziako Juntari eta Ingurumen Ministerioari paraje natural hori hiritarrei itzultzea eskatzeko.
"Algarrobico kostaldeko puntu beltza" eta "Eraispena, ORAIN!" dira pankartetan idatzitako eskaeretako batzuk, "kostalde espainiarreko puntu beltzarik handienean" egiten ari diren ekintzan.
Kolektiboak eraikina berehala eraistea eta ingurua berreskuratzeko lanak abiaraztea eskatu du, Juntak sortutako "nahasmen judiziala ezkutu" gisa erabili barik.
Horren ildotik, Greenpeacek Andaluziako Gobernuari eskatu dio "lehenengo pauso" bezala, Ingurumen Ministerioak Kosten Legea aplikatu eta hotela eraistea, eta ondoren hondartza berreskuratzea.