Gizartea -

Leku bakarra da munduan

Palermoko katakonbek 8.000 hilotz momifikatu biltzen dituzte

Museoaren arduradunek leku baketsua dela diote, meditatzeko eta erlijiotasuna sentitzeko aproposa.

Palermoko Katakonbek momifikatutako 8.000 hilotz biltzen dituzte. Argazkia: EFE
Palermoko Katakonbek momifikatutako 8.000 hilotz biltzen dituzte. Argazkia: EFE
Palermoko Katakonbek momifikatutako 8.000 hilotz biltzen dituzte. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Palermoko Kaputxinoen Katakonbak (Sizilia) bakarrak dira munduan: 8.000 hilotz momifikatu daude bertan.

Fabrizio Fernandez museoaren arduradunaren hitzetan, museoa bake handiko lekua da, meditatzeko eta erlijiotasuna sentitzeko aproposa. "Bisitari asko harritu egiten dira. Badakite katakonba batzuk ikusiko dituztela, baina ez dute espero hilotzak zintzilik aurkitzea, ezta hainbeste eta hain baldintza onetan egotea", azaldu du.

"Neu naiz piztuera eta bizia, niregan sinesten duena, hilda ere, biziko da", San Joanen ebanjelioko aipua irakur daiteke galeriaren sarreran.

Sarrera nagusia eta sei ganberak bereizten dituzten hamabi mailako eskailerak jaitsi ostean, museo honek jasotzen duena momiak direla ikus dezake bisitariak.

Palermoko Katakonbek urtean 4.000 bisitari jasotzen dituzte.

Fernandezek azaldu duenez, museoak 1950ean ireki zituen ateak, baina kaputxinoek 1599tik erabiltzen zituzten katakonbat hildako fraideak hobiratzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea