Gizartea -

Ikerketa

Akats elektriko bat, Jundizeko sutearen hipotesi nagusia

Suak Escor enpresaren sei pabilioi erre zituen; guztira, 3.000 metro karratu. Makineria guztia suntsituta geratu zen.

Jundizeko suteak 3.000 metro karratu erre zituen. EiTB.
Jundizeko suteak 3.000 metro karratu erre zituen. EiTB.
Jundizeko suteak 3.000 metro karratu erre zituen. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jundizen birziklatze enpresa bateko sei pabilioi suntsitu zituen sutea akats elektriko batek eragin zuela da ikerketaren hipotesi nagusia, ikerketako arduradunek aditzera emandakoaren arabera.

Maiatzaren 8an, sute handi batek papera eta kartoia birziklatzen dituen Escor enpresaren sei pabilioi suntsitu zituen, Gasteizko Jundiz industrialdean.

Suak hiru nabe bikoitz erre kiskali zituen, sei pabilioi, 3.000 metro karratuko azalera. Makineria guztia suntsituta geratu zen.

Ikerketaren ardatz nagusiaren arabera, makina batean izandako akats elektrikoak eragindako txinparta batek hasi zuen sua.

Hala ere, udaletik esan dutenez, suhiltzaileek datu guztiak aztertzen jarraitzen dute sugarren jatorria argitzeko, eta ikerketa ez dute oraindik itxi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea