Gizartea -
Iragarpena
Le Monde egunkariko zuzendariak dimisioa eman du
Iragan astean zazpi erredaktoreburuk euren kargua utzi zuten, Nougayrèderen proiektu eta kudeaketarekin ados ez egotea argudiatuta.
Erredakzioa
Natalie Nougayrède Le Monde egunkariko zuzendariak bere dimisioa emango du, iragan astean zazpi erredaktoreburuk euren kargua utzi ondoren. Kargua utzi zuten kazetariak ez datoz bat Nougayrèderen proiektu eta kudeaketarekin.
Frantziako egunkari garrantzitsuena da Le Monde, eta aurrera egiteko helburuarekin, zuzendaritzak eta langileak bilerak egin dituzte egunotan. Aurten egunkariaren 70. urteurreuna izango da.
Bere lana egiteko bitarteko nahikorik ez izatea salatu du gaur Nougayrèdek, bere erabakia azaltzeko bidalitako oharrean. 2013ko martxoan izendatu zuten zuzendari, Erik Izraelewicz bat-batean hil ondoren.