Gizartea -

Hezkuntza

D ereduko 10 ikasle truke programa batetik at utzi dituzte Nafarroan

Nota eta espedientea kontuan hartuta Frantziako ikasleekin truke programa baten parte hartu behar zuten hamar ikasle itxarote-zerrendan utzi dituzte. Guztira, 46 ikasle aukeratu behar zituzten.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nota eta espedientea kontuan hartuta Frantziako ikasleekin truke programa baten parte hartu behar zuten D ereduko hamar ikasle itxarote-zerrendan utzi dituzte, Diario de Noticias de Navarra egunkariak jakitera eman duenez. DBHko 3. mailako 46 ikasle aukeratu behar zituzten Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko ikastetxeetan.

Patxi Leuza Geroa Baiko parlamentariak Jose Iribas Hezkuntza kontseilariaren agerraldia eskatu du Nafarroako Parlamentuan. Aukeraketa irizpideak eta prozedura azaltzeko eskatu dio Leuzak kontseilariari.

"Nota kontuan hartuz onartu dituzten eskatzaileen behin-behineko zerrenda ez dator bat behin betiko truke zerrendarekin", azpimarratu du Geroai Baiko parlamentariak. Behin betiko truke zerrenda maiatzaren 7an argitaratu zuten.

Horregatik, kontseilariak prozesuan "aplikatutako irizpideak azaldu behar" dituela uste du Leuzak; izan ere, "truke programan onartu beharko lituzketen ikasleak kanpoan geratu dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa