Gizartea -
Ezbeharra
Lehergailu faltsu bat zuen gizon bat geldiarazi dute Azpeitian
Gizona etxebizitzan sartuta egon da, eta lehergailuak eztanda egingo zuela mehatxu egin du, anbulantzia bat, patruila batekin batera, zentro psikiatriko batera eramateko azaldu denean.
Erredakzioa
Ertzaintzak gizonezko bat geldiarazi du, ostegun honetan, Azpeitiako (Gipuzkoa) haren etxean, lehergailu faltsu batekin. Dirudienez, buruko gaitz bat du.
Gizona etxebizitzan sartuta egon da, eta lehergailuak eztanda egingo zuela mehatxu egin du, anbulantzia bat, patruila batekin batera, zentro psikiatriko batera eramateko azaldu denean.
Ertzaintzak abisu bat jaso du, Azpeitiko anbulatoriotik, pertsona bat armatuta egon zitekeen berri izanez.
Gaixoak atea ireki ez, eta Ertzaintzak azaldu duenez, lehergailuak eztanda egitearekin mehatxu egin du.
Arrazoi horren ondorioz, Ertzaintzak eraikina hustu du, eta etxebizitzarako sarbidea itxi du, Artzubia kalean.
15:00etan Ertzaintzako agenteak bertaratu dira, eta 16:00etan, etxizitzan sartu eta gizonezkoa geldiarazi dute.
Agenteek lehergailu bat ematen zuen artefaktu bat aurkitu dute, kableekin eta pilekin.