Gizartea -
Auzitegi Nagusiaren autoa
35 urtez gorakoek ezin izango dute Ertzaintzako oposizioa egin
Hala ere, adina gainditzen duen partikular bati aurkezteko aukera eman dio Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak.
Erredakzioa
35 urtez gorakoek Ertzaintzaren oposizioan parte hartzeko aukera izatea eskatu zuten sindikatuek, baina Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ez du onartu. Hala ere, adina gainditzen duen partikular bati aurkezteko aukera eman dio.
Erne sindikatuak eta partikular horrek deialdiaren aurkako helegite bateratua aurkeztu zuten, 35 urteko adin muga ezartzearen kontra. Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio helegitearen jartzaileari, baina "kautelazko neurria" orokortzea baztertu du autoan.
Horrela, erabakiak 35 urtez gorako hautagai guztiei eragitea baztertu du Auzitegiak, horrek "kolektibo horrentzako deialdi berri bat" inplikatuko lukeelako, Auzitegi Nagusiaren arabera.
Bestalde, SIPE sindikatuak Segurtasun Saileko deialdiaren aurka aurkeztu zuen helegitea atzera bota du Auzitegiak. Hautaketa prozesua bertan behera uztea baztertu du EAEANk.